Uztailaren 11ko 34/2002 Legeak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoak, 10. artikuluan ezartzen duen informazio-eginbidea betetzeko, honako datu hauek erakusten dira jarraian:
Web-orriaren enpresa titularra da INTEGRA M. G. S. I. CEE, S.L. (aurrerantzean, «Enpresa»); egoitza soziala hau –Cabeza Mesada kalea 5, 4. solairua eskuina. 28031 Madril– eta IFK hau –B82992744– duena eta Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatuta dagoena, 16517. liburukia, 59. orria, M-281283 orrialdea, 1. inskripzioa. Helbide elektronikoa info@integracee.es
ERABILTZAILEA zerbitzu espezifikoetako batean sartu ahal izateko erregistratzen denean eta datu pertsonalak ematen dituenean, Datu Pertsonalen Segurtasun eta Babesari buruzko epigrafean xedatutakoa aplikatuko zaio ERABILTZAILEEN datu pertsonalen bilketa eta prozesaketari.
Webgunea bisitatze, arakatze eta erabiltze soilak berekin dakar Erabiltzaileak unean-unean indarrean eta argitaratuta dagoen Lege-oharra onartzea.
Webguneak informazio, zerbitzu, programa edo datu askorako (aurrerantzean, «edukiak») sarbidea ematen du Interneten, Enpresaren edo haren lizentziadunen jabetzakoak, ERABILTZAILEAK eskuratu ahal dituenak.
ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du ATARIA erabiltzeko erantzukizuna. Zerbitzu eta eduki jakinak atzitzeko egin beharreko erregistratzera zabaltzen da erantzukizun hori. Erregistratze horretan, ERABILTZAILEAREN erantzukizuna izango da egiazko eta legezko informazioa ematea. Erregistratze horren ondorioz, pasa-hitz bat eman dakioke ERABILTZAILEARI, zeina izango baita delako pasa-hitzaren erantzule eta hura arduraz eta isilpean erabiltzeko konpromisoa hartuko baitu.
ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du Enpresak webgunearen bidez eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak egoki erabiltzeko konpromisoa, eta izaera adierazlearekin, ez, ordea, mugatzailearekin, ez ditu erabiliko honako gauzetarako: (i) ez duela gauzatuko jarduera bidegaberik, ilegalik edo fede onaren eta ordena publikoaren kontrakorik; (ii) ez duela zabalduko ezein eduki edo propagandarik baldin arrazista, xenofoboa edo pornografiko-ilegala bada edota terrorismoaren apologia egiten badu edo giza eskubideak urratzen baditu; (iii) ez duela kalterik egingo webgunean, haren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan; ez duela sarean sartuko edo hedatuko ez birus informatikorik, ez lehen aipatutako kalteak egin litzakeen zernahi sistema fisiko edo logikorik; (iv) ez dela saiatuko beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetan sartzen eta –sartuz gero– erabiltzen, ez eta haien mezuak eraldatzen edo manipulatzen.
Enpresak eskubidea du iruzkinak eta ekarpenak kentzeko baldin eta pertsonaren duintasunari zor zaion errespetuaren kontrakoak badira, diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak eta pornografikoak badira, kontra egiten badiete gazteei edo haurrei edo ordena edo segurtasun publikoari edota ez badira, bere ustez, argitaratzeko egokiak.
Nolanahi ere, Enpresak ez du erantzukizunik hartuko erabiltzaileek foroetan, mezuetan edo parte hatzeko beste tresna batzuetan ematen dituzten iritziengatik.
Enpresa, berez edo lagapen-hartzaile gisa, bere web-orrien jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra da, bai eta webguneotako elementu guztiena (besteak beste: irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea eta testuak; marka eta logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hautaketa; webguneen funtzionamendua, sarbidea eta erabilera gauzatzeko behar diren programa informatikoak, etab.).
Erabiltzaileak hitzematen du errespetatuko dituela Enpresaren titulartasunekoak diren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak. Behin webgunean sartuz gero, erabiltzaileak edukiak arakatu, erabili, biltegiratu eta/edo deskargatu ditzake, baina horrek ez dio inolako jabetza-eskubiderik ematen edukion gainean.
Ondorioz, erabiltzaileak bere erabilera pribaturako erabiliko ditu webgunearen edukiak, non eta hala eginez ez duen urratzen copyrighta edo Enpresaren beste edozein eskubiderik. Kopia pribatua egiteko baimen honek ez du inplikatzen ustiaketarako inolako lizentzia edo eskubiderik ematen denik erabiltzailearen alde.
Enpresak behar diren neurri guztiak hartu ditu, bere ahalbideak eta teknologiaren egoera aintzat hartuta, webgunearen funtzionamendua bermatzeko eta birus eta gainerako osagai kaltegarriak egon daitezela eta Erabiltzaileei transmiti dakizkiela eragozteko.
Erabiltzaileak jakin behar du ezen sare irekien bidez egindako komunikazioetan askotariko mehatxuak aurkitzen direla, eta, beraz, ez direla seguruak. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da mehatxuok kontrolpean edukitzeko beharrezkoak diren neurri tekniko egoki guztiak hartzea, hala nola eguneratuta edukitzea malwarea –adibidez, birusak eta troiarrak– detektatzeko sistemak eta arakatzaileen segurtasun-adabakiak.
Enpresak ez du erantzukizunik hartuko, inondik inora, mehatxuok ekar litzaketen kalte-galerengatik, nolanahikoak izan daitezen.
Enpresak ez du bermatzen webgunearen eta/edo bertako zerbitzuen erabilgarritasuna, mantentze-lana eta funtzionamendu eraginkorra. Nolanahi ere, ahal duen guztia egingo du webgunea une oro egon dadin eskuragarri eta funtzionamendu betean.
Gure webguneko estekek hirugarrenen web-edukietara eraman dezakete. Esteka horiek errazago egiten dute Internet bidez bila ditzazula zure interesekoak izan litezkeen baliabideak.
Enpresak ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik webguneotan azaldu litezkeen eduki, informazio edo zerbitzuengatik, zeinek informazioa emateko helburu bakarra izango baitute eta inola ere ez baitute inplikatzen ezein harremanik dagoenik, batetik, Enpresaren eta, bestetik, halako edukien titularrak diren pertsona edo entitateen edota edukiok dauden webguneen titularren artean.
Enpresak webgunera bideratutako estekek baldintza hauek errespetatu beharko dituzte:
Enpresak eskubidea du bere webgunean egoki deritzen aldaketak egiteko, edozein unetan eta jakinarazpenik egin gabe.
Enpresak edozein unetan aldatu ahal izango ditu hemen zehaztutako baldintzak, zeinak behar bezala argitaratuko baitira, hemen agertzen diren bezala. Aipatutako baldintzen indarraldia bat dator haien erakuste-denborarekin, harik eta erabat edo partzialki aldatzen diren arte. Une horretan, indarrean egongo dira aldatu eta webgunean argitaratzen diren momentutik aurrera.