Sentsibilizazio

SENTSIBILIZATZEA OZTOPORIK GABE ENPLEGATZEKO,
ERANTZUKIZUN BATERATUA

Ulertzen dugunez, gure enplegu-zentro bereziak erantzukizunez betetzen gaitu zaurgarritasun handiagoko biztanle taldeengan. Eta sentsibilizazioa ezinbesteko tresna da gizarte anitza eta inklusiboa bermatzeko.

Desgaitasuna duten pertsonek desgaitasunik ez dutenek baino probabilitate handiagoak dituzte emaitza sozioekonomiko txarrak izateko. Gure sentsibilizazio-ekintzen bitartez, pertsonen banakotasuna eta gaitasunak lehiatzeko aukera eta abantaila gisa hartzeko behar den aldaketa sozialari laguntzen diogu.

Garapen jasangarrirako Agenda 2030ek argi eta garbi adierazten duenez, desgaitasuna ezin da izan pertsonei giza eskubideka edo erabateko parte-hartzea kentzeko arrazoia edo irizpidea.

Gure sentsibilizazio-ekintzen bitartez, pertsonen banakotasuna eta gaitasunak enpresa-aukera eta -abantaila izateko behar den aldaketa sozialari laguntzen diogu. Oztopoak eraldatzen laguntzen dugu, esaterako, aurreiritziak eta estigma sozial diskriminatzaileak, jokabide inklusiboak bihur daitezen.

ANIZTASUNERANTZ GOAZ

Errealitate ezberdinetan murgiltzen gara

INTEGRA CEEren jarduera bat, zentzumenen bitartez eragina duena, aniztasunerantz bidaiatzea da, eta haren esperientzia-jolasek aukera ematen dute desgaitasunera hurreratzeko joerarik eta aurreiritzirik gabe. Biztanle talde ezberdinei, enpresa-ehunari eta hezkuntza-arloari zuzendutako jardueran zehar, talde-lana eta ezberdintasunen balioa inklusioaren eta aniztasuna kudeatzearen funtsezko helburutzat jotzen dira.

ERREALITATE EZBERDINAK SORTZEN DITUGU HEZKUNTZA-AROETAN

Inbertitu etorkizuneko herritarrek gizarte anitza eta inklusiboa eraiki dezaten

Sentsibilizazioaren biztanle talde hartzaile nagusia eskola-aroan dago, etorkizuneko herritarrak izango baitira aldaketaren eragile nagusiak. Ezagutzaren eta sentsibilizazioaren bitartez inklusioa posible bada, ikasleen artean enpatiaren eta ulermenaren garapena sustatzea ezinbestekoa da ezberdintasunak batukari gisa hartzen dituen gizartea sortzeko. Oztopoak ezabatu beharrean, ez da oztoporik sortu behar.

Ikasleek inpaktuaren rola beren gain hartzen duten ekintza horiek aukera ematen diete besteen azalean jartzeko, oztopoak ezagutzeko, estigmen papera ikusteko eta lankidetzako jokabideak izateko garrantziaz jabetzeko. Ezagutzen duguna onartzen dugu, sentitzeko gai garen hura.

ANIZTASUNA KUDEATZEA, INPAKTU EKONOMIKOA DUEN BALIO SOZIALA

Ezberdintasunak batzea

Enpresei laguntzen diegu aniztasuna kudeatzeko estrategiak sortzen, eta, horretarako, ezberdintasunek balioa eransten duten lan-ingurune inklusiboak eragiten ditugu. Enplegatzea posible da, baina, horretarako, desgaitasuna duten pertsonak gehitzeaz gain, beren talentua erakundeetan mantentzeko aukera dakarten tresnak erabili behar dira.

Horretarako, informatu, bideratu eta prestatzen ditugu, interes talde eta hartzaile ezberdinei –enpresei, unibertsitateei eta tartean dauden beste talde batzuei– zuzendutako elkarrizketa- eta sentsibilizazio-ekintzen bitartez.

EZAGUTZEREA EMATEKO KANPAINAK ETA AHOLKULARITZA-ZERBITZUA

Ez ezkutatu ulergarri dena

Desgaitasuna ezagutzeak eta pertsonaren beste ezaugarri bat baino ez dela ulertzeak lan-ingurune inklusiboak sortzeari laguntzen diote, non banakotasuna eta ezberdintasuna balio handiko elementutzat hartzen diren, diskriminazioak saihetsi eta konfiantzazko espazioak sortzen baitituzte. Agertoki horretan, desgaitasuna duten pertsonek erabat parte har dezakete gizartean eta lanean.

Zehazki, ezagutzarik eta ulermenik ezak ondorio zuzenak dakartza langile desgaituen kontratazioan, mantentzean, azaleratzean eta ikusaraztean.

NAZIOARTEKO ETA
MUNDUKO EGUNAK

GJH eta nazioarteko egunak. NBEren bi komunikazio-estrategia inpaktu soziala sortzeko.

Nazioarteko egunek aukera ematen dute gizartea sentsibilizatzeko intereseko zenbait gairen inguruan, aniztasunari lotutako inpaktu soziala biderkatzen duten ekintza bateratuen bidez, INTEGRA CEEk hedatzera ematen dituenen inguruan.

Konpromisoa hartu duen enpresa garenez gero, besteak beste, honako egun hauekin bat egiten dugu: Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna, Osasun Mentalaren Munduko Eguna eta Emakumearen aurkako Indarkeria Desegiteko Nazioarteko Eguna. Horrela, gizarte berdineranzko bilakaera bultzatzen duten jarrera proaktiboak sustatzen ditugu.