Arreta bereziko zentro batean lan egin dezakete gutxienez % 33ko desgaitasun-maila aitortuta dutne langileek. Laguntza pertsonalizatua eskaintzen dizugu garapen soziolaboralean zehar. Gainera, orrialde honetan kontsultatu ahal dituzu gizarte-laguntzak.
Jarduerari Profesionalari Laguntzeko Unitateak (JPLU) arreta osoa eta pertsonalizatua eskaintzen die Integra CEEren plantillako langile guztiei. Etengabe hazten ari den taldea da, esparru profesional ezberdinetatik ezagutzak dakartzana, esaterako, gizarte-lanetatik, gizarte-hezkuntzatik eta psikologiatik, besteak bestetik; eta, horiek guztiek batera langileen laguntza soziolaboralean zehar behar diren teknikak eta espezializazioak ematen dizkiete.
Gizarte esku-hartzeen eta desgaitasunen arloko 60 adituk osatzen dute diziplina anitzeko talde hori eta kalitatea eta balio erantsi gehitzen dizkio enpresaren estrategiari, Integra CEEren langile guztiei ematen zaien arretari eta laguntza espezializatuari esker. Horretarako, hiru jarraibide daude:
Lan-aukerak eskaini eta laguntza ematen dugu langileak erakartzeko eta beren garapen profesionalerako; horretarako, lan-ingurune inklusiboak eta anitzak eragiten ditugu.
Orientazioa eta gizarte- eta lan-laguntzako 54.000 tutoretza baino gehiago 2024an
Hautaketa espezializatua. Bete gabeko lanpostuak aztertzen ditugu berdintasun eta irisgarritasuneko irizpideekin. Aniztasunak dakartzan onuren alde jotzen dugu eta lan-aukerak eskaintzen dizkiegu desgaitasuna duten pertsonei, betiere pertsonaren ahalmenak eta gaitasunak eta bete beharreko funtzioak bateratzeko lan eginez, lanpostura arrakastaz barneratu eta egokitzen direla bermatzeko.
Laguntza soziolaboral pertsonalizatua. Arreta soziolaboraleko plan indibidualizatu bat diseinatu dugu, langilearen ibilaldi profesional eta pertsonal osoan zehar garatzen dena. Plan hori aholkularitzako, prestakuntzako eta aholkularitza espezializatuko ekintzen bidez betetzen da. Laguntza-unitateko teknikariek, langile bakoitzaren lankidetzarekin, laguntza-ekintzak diseinatu, garatu eta aztertzen dituzte eta langilearen lan-egoera, egoera pertsonala eta soziala kontuan izaten dituzte. Plan horren bereizgarritasuna da pertsonan ardaztutako metodologia darabilela. Metodologia hori zure ibilbide pertsonalaren eta profesionalaren fase bakoitzari egokitzen zaio eta beti aintzat hartzen dira autonomia, eskumena hobetzea eta egonkortasun psikoemozionala.
Enpleguaren kalitatea. Enpleguaren kalitatea hobetzen laguntzen dugu, pertsonaren garapen osoa eta garapen profesionala bultzatzeko behar diren tresnen bidez. Ibilbide soziolaboral osoan zehar, eskumena hobetzea suspertzen dugu eta gure bezeroei balio sozial erantsiko zerbitzuak ematen dizkiegu.
Integra CEEk gure langileen osasunarekin eta ongizatearekin duen konpromisoak hainbat baliabide eta laguntza zerbitzu ematea dakar.
Gure Ongizate Biopsikosozialeko Programa hainbat beharrizani erantzuteko diseinatuta dago, eta hobekuntza nabarmenak sortzen ditu maila pertsonalean, sozialean eta lanekoan. Prebentzio- eta errehabilitazio-ekintzek autonomia eta garapen pertsonala zein profesionala bultzatzen dituzte, eta ongizatea sustatzen dute dimentsio guztietan. Programak hiru jarduera ildo ditu: Gizarte Laguntzak, Fisioterapia eta Osasun Mentala.
Gizarte-laguntzak Gizarte laguntzen zerbitzu indibidualizatu bat jartzen dugu gure plantillaren eskura, urteko deialdiaren bidez eskuragarri dagoena. Helburua laguntza teknikoak eskuratzeko edo mantentzeko sor daitezkeen behar ekonomikoei laguntzea da, autonomia eta garapen pertsonal eta soziala sustatuz. Era berean, terapia espezializatuetarako sarbidea errazten da, langileen ongizate biopsikosozialari lagunduz.
Fisioterapia Fisioterapia zerbitzuak eskaintzen dizkiegu gure langileei, klinika espezializatuekin egindako lankidetza akordioen bidez. Neurri honek hobekuntzak lortu nahi ditu gure giza taldearen egoera fisiko eta emozionalaren prebentzio eta errehabilitazio mailan.
Osasun mentala Langileen osasun mentala zaintzen dugu, kanpoko espezialistekin terapia laburreko zerbitzuen bidez ongizate psikoemozionala hobetuz. Esku-hartze horiei esker, behar psikologiko espezifikoei aurre egin dakieke, egoera puntualei aurre egiteko eta horiek kudeatzeko trebetasunen garapena erraztuz. Laguntza horrekin, hazkunde pertsonala sustatzen da eta langile bakoitzaren erresilientzia gaitasuna indartzen da.
Programa horrekin, desgaitasuna duten pertsonek kultura eta kirola eskuratzea eta gizartean parte hartzea sustatzen du Integra CEEk.
230 jarduera baino gehiago eta 12.000 pertsonaren parte-hartzea 2024an zehar
Pertsonaren eta bezeroen beharretara egokitutako jarduerak diseinatzen ditugu. Integra CEEn konpromisoa dugu denbora libreaz kalitatez gozatzearekin eta aisialdiko eta parte hartzeko hainbat ekintza suspertzen ditugu, langileei eta beren familiei zuzenduta.
Hainbat kirol-, kultura- eta sentsibilizazio-jardueraren eta gizartean parte hartzeko jardueraren plangintza egiten dugu, osasuna eta ongizate pertsonala eta laborala bultzatzeko estrategia gisa. Gure programa pertsonaren interesen arabera diseinatu da eta urte osoan zehar garatzen dugu, gizartean parte hartzea bultzatzeko eta komunitatearen zenbait gizarte-, kultura- eta kirol-baliabide errazteko.