Garbiketa

Espezialistak gara garbiketan eta desinfekzioan. Integra CEE arduraz egiten du behar-beharrezko zerbitzu hori eta ingurumena errespetatzen duten produktuak eta teknikak darabiltza horretarako. Gainera, kalitate- eta segurtasun-protokolo zorrotzak ditu.
Trabajadora de Integra CEE realizando limpieza hospitalaria con equipo de protección
individual

GARBIKETA: GEURE BURUA AURKEZTEKO MODURIK ONENA GURE LANA DA

Garbiketa integrala

Eraikinetako garbiketa integralaren zerbitzuan espezialistak garenez, enpresen esku jartzen dugu espezializazio hura, eta, horri esker, Integra CEE sektoreko erreferentea da. Baliabide jasangarriak eta ingurumenarekiko errespetuzkoak eskaintzen ditugu kostu lehiakorrarekin eta bezero bakoitzaren beharretara egokituta. Makineria eta erreminta sorta bat dugu edozer zoru edo gainazal mota tratatzeko. Gure lanak 20 urte baino gehiagoko ibilaldiaren sendotasuna du eta ibilaldi horrek gure zerbitzuen bikaintasuna bermatzen du, gure azpiegitura guztiak etengabe hobetzeko eta berritzeko ezartzen ditugun prozesuei esker.

Garbiketa industriala

Zerbitzu horrek barne hartzen ditu instalazioak kontserbatzeko, zaintzeko eta mantentzeko behar diren garbiketa-lan denak. Bezero bakoitzaren behar partikularrak aztertu eta gero, gure garbiketa-espezialistek neurrira eginiko zerbitzu bat diseinatu, ezarri eta aplikatzen dute, eta, horri esker, garbiketa- zein higiene-mailarik handiena bermatzen dugu. Gune industrialetan gaude, eta denontzako guneen, bulegoen, komunen eta aldagelen garbiketa arrunta egiten dugu, bai eta ekoizpen-eremuetako, korridoreetako edo nabeetako inguruko mantentze-garbiketa ere. Lan-prozedura pertsonalizatuak eratu eta ezartzen ditugu bezero bakoitzaren beharren arabera, bere ekoizpen-prozesuaren parte integratzaile gisa.

Ospitaleak garbitzea

Ospitaleak garbitzea eta desinfektatzea ezinbestekoa da pazienteak, osasun-langileak eta gainerako langileak babesteko. Gure prozedurak zatikatuak daude eremu bakoitzaren kritikotasunaren arabera eta sektoreak urteetan zehar izan duen bilakaeraren eta esperientziaren babesa dute.

Nagusien egoitzak garbitzea

Pertsona nagusien egoitzak garbitzean, ezinbestekoa da produktu kimikoak sakontasunez ezagutzea, xede nagusia erreakzio alergikorik sortu gabe desinfektatzea baita. Egoitzetan altzari egokituak daude eta gure garbiketa-protokolo espezifikoaren hainbat elementu ere bai, esaterako, gure langileen prestakuntza espezializatua. Gure jarraipen- eta kontrol-maila gorena da, sor litezkeen gertakariez berehala arduratzeko.